Aurreko igandean Pirinioetara abiatu ginen Mikel eta biok eskalatzeko gogoekin. Jakinda baldintzak ez zirela hoberenak plan mixto bat egitea erabaki genuen, Anayetera igo iparretik eta gero buelta egin eskiekin. Ez genuen igoera zuzena egin, ezkerretara joan ginen, elurra zegoen tokia jarraituz.
Formigaletik hasi ginen, Anayeteko parkingetik. Gero Canal Royara jeitsi eta baseraino eskiekin igo ginen berriz ere. Markatuta zegoen linea jarraitu genuen elur gogorratik, ezkerreko lepo batetara ailegatzen dena, Frantsesen korredorera ailegatzen dena hain zuzen ere.
Giro bikaina tontorrean, bakar bakarrik egon ginen ratutxo bat. Vertice eta ingurutik jende pilo zegoen eguna aprobatxatzen.
Bukatzeko Espelunciechara igo ginen iparreko aurpegia eskiatzeko asmoarekin. Irteera gogor gogorra zegoen baina bigarren puxkan elur autsa topatu eta zapore gozo batekin jeitsi ginen kotxeraino.
Primerako eguna, zoragarria benetan!!