Iparrak egiteko baldintzarik hoberenak topatu ez genituenez Cervinora igotzeko ideia bururatu zitzaigun, Hörnli gailur-ertzatik hain zuzen ere. Sasoi honetan hara igotzen den teleferikoa itxita zegoen, baina bere gauza onak ere bazituen horrek, Hörnliko aterpean hiru gau pasa genituen eta hiru gau horietan bi pertsonekin bakarrik topatu ginen. Gozada bat kontutan izanda udan ehunaka pertsona ibiltzen direla egunero…

Suitzari buruz zer esan, zapore gaziarekin gelditu ginen, badirudi bi hankadun euroak garela: denagatik ordaindu behar da han eta gure poltsikoendako ez da merke, bereziki. Bizi maila oso altua dago, eta gama altuko kotxeek eta etxeek kontrastatzen dute mendian topatzen ditugun betiko bertako etxetxoekin, eta abeltzantzan aritzen diren pertsonekin ere. Hori bai, inguru guztia burniz eta kablez inguratuta dago, eta lekuari xarma pixkat kentzen dio nire gusturako.

Mendian uste baino elur gutxiago topatu genuen eta bero ikaragarria egiten zuen, gehiegi. Arrisku handiegiak ez izateko tontorrera abiatu ginen egunean oso goiz esnatu ginen. Goizeko 5etan Solvayeko aterpean geunden, egunsentiarekin batera. Egiten zuen temperatura altuagatik kezkatzen hasiak ginen ,baina tira, hor egonda saiakera bat egin behar genuen bai edo bai. 4200m-tan geundenean eta gozeko 6ak zirelarik, hodei itsusi batzuk agertu ondoren gure ondoan trumoi pare bat entzun genituen eta buelta ematea erabaki genuen, besterik gabe. 3,30 ordu eta milaka destrepe/rapel egin ondoren Hörnlyn geunden berriz, penaz baina erabaki ona hartu genuela pentsatuz.

Tira, mendia hor egon egonen da gero ere, eta han goititik jeitsi behar izateak ekaitz baten azpian, ez du xamurra izan behar…

Financiado por la Unión Europea - NextGenerationEU
Unión Europea - NextGenerationEUPlan de Recuperación, Transformación y Resiliencia