Pasa den ostegunean, ikusita azkenean eguraldi ona iragarrita zegoela, Aisako bailarara abiatu ginen Asier, Martin eta hirurok. Helburua, beti bezala, ongi pasatzea eta minik ez hartzea. Goizean goiz hasi ginen fokeatzen kotxetik hasita eta Aspe aldera joan ginen. Elurra ez zegoen soberan, baina eskiak kendu gabe fokeatzeko aski. Elurra haizetuta zegoen oso, sakonuneetan pilatuta zegoen eta mendi-bizkarretan gogortuta, batzuetan izotza bihurtuta.
Negu giroa zegoen, hotza eta goikaldean elurra dexente. Bakar-bakarrik egin genuen Aspeko igoera eta jeitsiera. Enbututik jeitsi beharrean ipar-mendebaldera joan ginen, Llana del Bozo igotzeko asmoarekin, bigarren tontorra eginez. Lehenbiziko magalera ailegatzerako, Iruñeako hiru lagun gure aurretik igoak ziren dagoeneko. Lizaratik zetozten, eta tontorrean elkartu ginenean ezagunak zirela konturatu ginen. Pintxo bana jan, eta behera! Iban Gonzalezen liburuan agertzen da hegoaldeko jeitsieraren erreseina, tubotxo bat malda dezentea hartzen duena. Uste genuena baino transformatutagoa topatu genuen elurra, baina, tira, tipa-tapa, suabe-suabe beheraino joan ginen arazorik gabe.
Niretzat egun paregabea! Oso gustora!