Pasaden astean eskiatzera abiatu ginen Juanjo (Iruñako korriakalaria), Julen (Berako gazte motibatua) ta hirurok Midiko itzulia egiteko asmoz. Egia esan, hirurok gogokin geunden txango hau egiteko eta gainera, aukera izango genuen midiko iparrari begirada bat eta argazki batzuk ateratzeko.
Lagun batek esaten duen moduan «tipo ligero» joan ginen, hau da, ezinbestekoa eramaten eta korrika ez, baina bai gelditu barik. Goizean goiz elurra gogor xamarra topatu genuen baina egiten zuen beroarekin berehala bigundu zen. Egia esan, pixkat sufritu genuen Juanjok ezarritako erritmoakin baina gero, Peyregeteko magala jeisterakoan, puntu puntun harrapatu genuen elurra eta sufrimendu guztiak lurrundu ziren, zoramena gure barrenetik zabalduz.
Hemen hirukoatearen argazkia Peyregeteko tontorrean.
Plazer bat!!!